Ibilaldi bizigarriak egoitzan (Nagusilan)

Proiektuaren deskribapena:

Ajuria egoitzako psikogeriatria-solairuko egoiliarrekin ibilaldi estimulatzaileetan parte hartu nahi duzu talde txikietan?

Nagusilanetik pertsona bat bilatzen dugu, astearte goizetan egoitzatik gertu paseoetan ordubete lagun dezakeena, estimulazioa maila sentsorialean lantzeko, adibidez, parke batean paseoa emanez eta belarra uki dezaten erraztuz, edo fruta-denda batera hurbilduz fruta desberdinak identifikatzera usainengatik edo koloreengatik

 

Ordutegiak eta datak:

Astearte goizetan, ordubete.

 

Interesgarria iruditzen zaizu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta xehetasun guztiak emango dizkizugu 688 763 095 edo aupa@batekin.org

Noticias relacionadas