Proiektuaren deskribapena:
Boluntario bat behar da lehen hezkuntzako 3. mailan dagoen eta ikasteko zailtasunak dituen 9 urteko neskato bati eskola-laguntza emateko.
Boluntarioaren profila:
· Pertsona espezializatua edo ikasteko zailtasunetan eta gizarte-trebetasunetan esperientzia duena.
· Irakasgai guztietan laguntza emateko gaitasuna duen pertsona.
· Pazientea, haurrekin lan egitea gustuko duena, argia, sortzailea, positiboa eta alaia.
· Lehentasunez euskara menderatzen duen pertsona.
Datak eta ordutegiak
Laguntza astean bitan izango litzateke arratsaldeko ordutegian, 17: 00etatik aurrera. Hala ere, ordutegia boluntarioaren eta eskatzailearen prestasunaren arabera baloratuko da.
Informazio gehiago: aupa@batekin.org edo 945039982