Ikastetxeak

Begiraldatu


 

BEGIRALDATU Arabako zentroei zuzenduriko balioetan oinarrituriko hezkuntzarako programa da eta helburu hauek ditu:

  • 15 eta 18 urte bitarteko gazteen artean gizarteko kide izate eta gizarte-erantzukizuneko sentimentuak sustatu, gizartearen garapenak eta eraldaketak beraien parte-hartzearen beharra duela jabetuaraziz.
  • Herritarren parte-hartzea gizartearen eraldaketarako tresna gisa aurkeztu, bereziki elkartegintza eta boluntariotza.
  • Taldekako zein banakako parte-hartze esperientziak aurkeztu, ikasleak etorkizunean parte hartzera motibatzeko.

Programa hau Boluntariotzaren egungo Euskal Estrategia bultzatzeko ekintzen barruan daude eta gainera, udaleko hezkuntza jardueran barne dago, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailean.

Antolamendua
  • Lekua: Ikastetxea.
  • Iraupena: ordubeteko hiru edo lau saio. Ikastetxe bakoitzaren premi eta interesetara egokitzeko aukerarekin.
  • Materialak: tailerra aurrera eramateko, materiale audiobisuala proiektatzeko eta lan-taldea suspertzeko aretoa beharrezkoa da.
Izena ematea

Tailerra eskatzeko, bete formulario hau irailaren 14tik aurrera.

Harremanetarako

Edozein zalantza izanez gero, idatzi aupa@batekin.org helbidera edo deitu 945203414 edo 688763095 telefonora.

 

Zure auzoa ere, bada!


Umeek pentsamendu kritikoarekin mundua aztertzen badute, justizia soziala eta elkarkidetza bezalako baloreak barnera dezakete.Tailer honen bitartez, beti ere hurbileko errealitatea kontutan izanik, aurreneko pausuak emango dituzte partaidetzan. Bere errealitatearekin kritikoak izateko eta aldaketa bultzatzen duten giza-eragileak bihurtzeko tresnak eskuratuko dira.

Programa
  1. Auzoko errekurtsoak ezagutzea. Zer botatzen dugu faltan? Zer hobetuko zenuke?
  2. Hobekuntzak proposa ditzagun.
  3. Auzoan erreferentea den eragile-soziala gonbidatuko dugu gure proposamena aurkezteka.
  4. Ebaluaketa
Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go maila.

Antolamendua
  • Lekua: eskaera egiten den eskolan bertan
  • Iraupena: 2 orduko 3 saiotan. (Badakigu zuen agendak konplexuak direla; horregatik, proposatutako programa aldatu eta egokitu daiteke ikastetxeak dituen beharretara.).
  • Materialak: tailerra aurrera eramateko, materiale audiobisuala proiektatzeko eta lan-taldea suspertzeko aretoa beharrezkoa da.