Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Nola egiten diegu aurre erreleboei eta lidergoei gure elkarteetan?

April 17 >> 9:30 am - 12:00 pm

Azken aldian, garai nahasiak bizi ditugu maila globalean, maila guztietan eragiten digutenak. Erakundeok ere aldaketa horietan murgilduta gaude, eta beraz, gelditu, behatu, entzun, esperimentatu, hitz egin eta probatzera ausartu behar dugu.
Horregatik, lan saio batera gonbidatzen zaituztegu, erantzun guztiak, ezta ziurtasun guztiak ez baditugu ere.
Baina bai elkarri entzuteko gogoa, esperientziak partekatzeko eta entitateko tentsioen artean “dantza egiteko”, gure iparrorratza eta balioak galdu gabe egokitzen lagunduko digutenak.
Animatzen zara?

AZTERTUKO DITUGUN GAI BATZUK:

• Gure erakundeen konplexutasuna, aldaketa azkarrak eta ziurgabetasuna nola bizi ditugun erakusten duen argazki-irudia.
• Zer lidergo behar dugun agertoki berrietara egokitzeko. Lidergo egokitzailerako gaitasunak eta balioak.
• Lidergo berrietarako trantsizioa nola txertatzen dugun. Aukerak lotzen.

• Eremua ongarritu, erakundearen kultura garai berrietara egokitzeko, ikuspegi jasangarri batetik.

Data: 2026ko apirilaren 17an.
Bideratzailea; Batekin Agentzia
Ordutegia: 09:30etatik 12:00etara
Modalitatea: AURREZ AURREKOA
Lekua: Simone de Beavoir Elkarteen Etxea

Plaza mugatuak. DOAKO SAIOA. APUNTA ZAITEZ!

Xehetasunak

  • Data: April 17
  • Ordua:
    9:30 am - 12:00 pm