
Badira urte batzuk ez dugula elkartzeko espazio komunik izan, eta uste dugu une garrantzitsua dela berriro elkartzeko, kezkak partekatzeko eta erakunde guztien arteko sarea indartzeko.
Gainera, 2026. urtea Garapen Jasangarrirako Boluntarioen Nazioarteko Urtea da, eta oso aukera ona da egiten dugun lana ikusarazteko eta gure lankidetza indartzeko.
Horregatik, lehen aldiz elkartu ondoren, bigarren topaketa batera deitu nahi zaituztegu, koordinazioa hobetzen, sinergiak sortzen eta egungo erronkei modu bateratuan aurre egiten lagun diezagukeen gune hori suspertzeko.