
HELBURUA: Boluntariotzako erakundeen ordezkarien beharretara egokitutako soluzio digitalak ezagutaraztea, tailer praktikoen bidez, funtsezko alderdiak hobetzeko, hala nola: komunikazioa, baliabideen eta proiektuen kudeaketa eta parte-hartzea.
BALDINTZAK: Parte-hartzaile bakoitzak honako hauek izan beharko ditu:
• Interneterako sarbidea duen mugikorra (aplikazioak deskargatu ahal izateko espazioarekin)
• ordenagailu eramangarria, eta
• Googleren kontu bat eduki beharko da
LORTU NAHI DEN EMAITZA: Tailerrak amaitzean, parte-hartzaileak honako hauek izatea espero da:
• Beren erabilgarritasunagatik eta berehalako aplikagarritasunagatik landutako soluzio digitalen oinarrizko funtzionamendua ezagutu eta ulertzea.
• Tresna horietako bat edo bi (edo ikasitako erabilpen berriak) eguneroko jardunean edo erakundearen kudeaketan integratu ahal izatea.
• Jakin-min digitala garatzea, soluzio digital berriak aztertzen jarraitzeko, ikuspegi kritikoarekin baloratzeko eta erakundearen beharretara modu sortzailean eta praktikoan egokitzeko.
IKUSPEGI METODOLOGIKOA: Praktikan, esperimentazioan eta lanean oinarritutako online prestakuntza, erakunde hartzaileen testuingurura egokitutako adibideekin.
GARATUKO DIREN ALDERDIAK:
1. Saioa: Komunikazio/koordinazio eraginkorra taldearekin eta erabiltzaileekin, boluntarioekin eta bazkideekin + Erakundearen hedapena: WhatsApp Business, Google/Microsoft Calendar, MailerLite.
2. Saioa: Dokumentazioa eraginkortasunez kudeatzea + edukia sortzea + Edukia sortzea: aurkezpenak, sare sozialetarako bideoak: NotebookLM, CapCut, Sora, GoogleVids, Gamma.
3. Saioa: Jardueren eta baliabideen antolaketa aurreratua, audiotik testurako transkripzioa eta informazioaren analisia: Airtable, Pinpoint.
Iraupena: Ordu eta erdiko hiru saio. (ez da beharrezkoa 3 saioetara apuntatzea)
Datak: 2026ko apirilaren 13, 20 eta 22.
Bideratzailea; APTES Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea
Ordutegia: 9:30etatik 11:00etara
Modalitatea: ON LINE
Plaza mugatuak.
DOAKO FORMAKUNTZA.