
Dokumentu hau lurraldetik eraikitzen den esparru bizia da. Erakundeak inplementazioaren protagonistak dira, eta proiektu traktoreak elkarrekin ikasteko, berritzeko eta inpaktu soziala sortzeko espazioak dira.
Horregatik, hiru lurralde-ekitaldi egiten ari dira, aurkezpen instituzionala, ikuspegi praktikoa eta entzuteko eta trukatzeko espazio errealak konbinatzen dituztenak.
Topaketaren helburuak:
- Estrategia argi eta erraz gizarteratzea.
- Bederatzi ekintza ardatzak eta proiektu traktore nagusiak ikusaraztea, berrikuntza palanka gisa.
- Erakundeen esperientziatik ekarpen kualitatiboak jasotzea.
- Proiektu traktoreen batzordeetan interesa eta etorkizuneko parte-hartzea aktibatzea.
- Tamaina eta heldutasun maila desberdinetako boluntariotza kudeatzen duten erakunde eta elkarteak, eta oraindik Estrategia ezagutzen ez duten erakundeak.
Ekitaldiaren egitaraua (90 minutu):
- Ongi etorria: (5´) Ainara Pérez. Batekin ekimenaren koordinatzailea.
- Boluntariotzaren Euskal Estrategia: gako praktikoak (10´) Itziar de la Peña. Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Saila.
- Ildo eta proiektu traktoreen aurkezpena (20´) Eusko Jaurlaritzak, Batekinek eta Down Arabak aurkezten dute.
- Entzuteko eta trukatzeko dinamika parte-hartzailea (45´), Batekinek emana
- Itxiera (5´)
Izen emateak
