Oporretako jarduerak

, Talur

Proiektu honen helburua da eskola-egutegitik kanpoko garaietan jolas-jarduerak eskaintzea. Boluntarioek parte-hartzaileak dinamizatu eta haiei laguntzen diete.

Udalekuak

Udalekuak gure udalerritik kanpoko aterpetxe eta landetxeetan egiten dira. Boluntarioen eginkizunak egunerokotasunean parte hartzen duten pertsonei arreta ematea du ardatz,bai eta jarduerak/tailerrak dinamizatzea ere.

Online borondatezko ekintza-programa

, Aresbi

Proiektuaren helburua da gero eta boluntario gehiago lotzea elkartea osatzen duten pertsonekin, eta bertan egiten ditugun ekintza sozialetan laguntzea. Hona hemen boluntarioen eginkizunak: Ekintza sozialak zabaltzea. Hizkuntzen online bidezko aisialdi-klubean parte hartzea. Esku-hartze komunitarioko tailerretan galdera gogoetatsuak sortzea, elkarteko pertsonen parte-hartzea bultzatzeko.

Adineko pertsonak laguntzea

, Nagusilan

Banakako bisitak eta paseoak egitea Gasteizko adinekoen egoitzetan, astean behin edo bitan. Adineko pertsonek egoitzetan dituzten bakardade egoerak arintzea da helburua.

Bizilagunak

Bizilagunak izeneko ekimenak helburu du bertako pertsonak eta familiak atzerriko jatorria duten familiekin mahai batean biltzea. Hona hemen boluntarioen eginkizunak: – Zabalkunde materialak egiten laguntzea. – Prestakuntza materialak egiten laguntzea. – Familiak elkartzea eta komunikazioa egitea. – Argazki edo bideo erregistroa. – Eskerrak emateko topaketan laguntza ematea. – Prozesuan sortzen diren beste jarduera batzuk egitea.