“Ipuinetik elkarrizketara” jardunaldiak Kuxkuxearekin

Pentsatu al duzu inoiz migratzaileekin irakurtzeko proiektu batean boluntario gisa parte hartzea, adibidez?
Horixe izan zen, hain zuzen ere, KUXKUXEA elkarteak antolatutako “Ipuinetik Elkarrizketara” jardunaldietan hizpide izan genuena!

Kohesio eta integrazio sozialerako kultur elkarte honek hainbat jardunaldi antolatu ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko, LECTUNE irakurketaren bidezko integrazio eta kohesio sozialeko proiektuari buruzko zabalkundea eta hausnarketa egiteko. Eta, zehazki, joan den asteazkenean, hilak 12, Batekin izan zenuten, boluntariotzari buruzko ikuspuntua eta kontzeptuak jar genitzan.

Eskerrak eman nahi dizkiogu KUXKUXEAri gonbidapenagatik, oso espazio polita sortu baitzen esperientziak eta jakintzak partekatzeko, eta, beti bezala, konpainia onean zerbait berria ikasteko.

Mila esker KUXKUXEA eta horrela jarraitzera!!


Noticias relacionadas

Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!

2023-2024 ikasturtean, Batekin Gasteizko hainbat ikastetxetan aritu gara lanean, gazteek hausnarketaren bidez jarrerak eta ezagutzak berreraikitzeko espazioak sortzeko. 10 ikastetxek baino gehiagok ateak ireki dizkigute ikasleei gure bi sentsibilizazio-proiektuak ezagutarazteko:

Boluntariotza eta parte-hartze soziala askatasunaz gabetutako pertsonekinBoluntariotza eta parte-hartze soziala askatasunaz gabetutako pertsonekin

Ostiral honetan, maiatzaren 16an, Sartu Arabaren ReIncorpora Zerbitzuarekin lankidetzan, BOLUNTARIOTZA ETA GIZARTE PARTAIDETZA ASKATASUNIK GABEKO PERTSONEKIN jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldia Arabako gizarte-erakunde boluntarioei eta boluntariotza-erakundeei eta Justizia Arloko profesionalei zuzenduta