2026ko lehen hilabete hauetan, Batekin-Arabako boluntariotza eta gizarte partaidetza agentziatik Gasteizko hainbat ikastetxe eta institututan gauzatutako sentsibilizazio tailerrak bukatu ditugu. Lan honi 2025eko urrian ekin genion berriro, ikasleek, txikitatik, mundua pentsamendu kritikoz aztertu eta elkartasuna eta justizia soziala bezalako balioak barneratzeko xedez.
Hilabete hauetan, zazpi ikastetxek ireki dizkigute ateak “Zure auzoa ere bada” eta “Begiraldatu” tailerrei esker. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuarekin lankidetzan egiten ditugu.
Lau saio eta dinamika parte-hartzaileren bidez, hainbat erakunde eta eragile sozialekin lan egin dugu, gazteak beren ingurune hurbilean aktiboki inplikatzeko eta inguratzen dituen errealitate sozialari buruz hausnartzeko.
Proiektu hauek ez lirateke posible izango pertsona eta elkarte askoren inplikaziorik gabe. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu proposamenean konfiantza izan eta ilusioz murgildu diren ikastetxe guztiei batetik:
Adurtza Ikastola, San Ignacio HLHI, Mariturri HLHI, Paula Montal-Escolapias, Mendebaldea BHI, Zabalgana BHI eta Santa María de Vitoria HLHI.
Eta lehenengo lerroan ibili diren elkarte eta erakundeei bestetik: Minbiziaren aurka Araban, Itxaropena, Aemar, Accem, Baratza Aretoa, Gatcueva, Vivir con voz propia, Euskadiko Odol Emaileak, Eginaren eginez, Aspanafoa, Ai laket, CEAR, Elikagaien Bankua, Once Fundazioa, Afro eta Itaka Escolapios Fundazioa.
Batekineko lantaldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu proposatutako jarduera bakoitzean parte hartu duzuen pertsona eta erakunde guztiei, zuen lankidetzagatik, inplikazioagatik, lanagatik eta konfiantzagatik.
Mila esker bihotz-bihotzez!
Hemen dituzue eskuragarri egindako lanaren argazkiak.
