GAZTEEN PARTE-HARTZEA ARABAN

Joan den ostegunean Arabako Gurutze Gorriak antolatutako jardunaldi interesgarri batean izan ginen, “Boluntariotza eta Gazteen Partaidetza” gaiari buruz hitz egiteko.

Oso gune aberasgarria izan zen, non hainbat elkarte edo erakundetako pertsonek gure lurraldeko gazteek nola eta zenbat parte hartzen duten hausnartu eta ezagutu ahal izan genuen.

Ikerketa baten datuak ezagutu genituen Gurutze Gorriaren eskutik, eta erakunde horretan bertan boluntariotza egiten duten gazteen testigantzak. Baita EGKren (Gazteriaren Euskal Kontseilua) ikuspegitik ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta Gurutze Gorriari bereziki gune aberasgarri hau antolatzeagatik!


Noticias relacionadas

Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!

2023-2024 ikasturtean, Batekin Gasteizko hainbat ikastetxetan aritu gara lanean, gazteek hausnarketaren bidez jarrerak eta ezagutzak berreraikitzeko espazioak sortzeko. 10 ikastetxek baino gehiagok ateak ireki dizkigute ikasleei gure bi sentsibilizazio-proiektuak ezagutarazteko:

Ekintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berriaEkintza boluntarioa sendotzeko diru-laguntzen deialdi berria

EHAAn argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren diru-laguntzetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorieko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntza honen bitartez, boluntariotza elkateak, ekintza boluntarioa eta