EHUko Farmazia Fakultatearekiko hurbilketa berria

Hilabete batzuk boluntariotza Farmazia Fakultatera hurbiltzeko lanean eman ondoren, gaur, azkenean, lehen urrats garrantzitsua eman dugu.

Gaur goizean Nutrizio Graduko eskola batean sartzeko aukera izan dugu, eta bertan hitzaldi bat partekatu dugu AiLaket!! -eko gure lankideekin batera.

Guretzat hurbilketa hori bereziki garrantzitsua zen, boluntariotza mota asko daudela erakutsi nahi baitugu, eta inplikatzeko interesa edozein fakultatetatik sor daitekeela, ez soilik izaera sozialagoa duten graduetatik. Boluntariotza askotarikoa eta zabala da, eta begirada eta profil guztietarako lekua du.

Topaketa aberasgarria izan da, lankidetzarako aukera berriak zabaltzen dituena eta boluntariotza unibertsitate eremura hurbiltzen jarraitzera animatzen gaituena.

Mila esker Bittor, Iñaki eta ikasleei!!


Noticias relacionadas

MURAL KOLEKTIBOA AMAITUTA: Aiaraldean pertsonekiko eta boluntarioekiko konpromisoa islatzen duen proiektu artistikoaMURAL KOLEKTIBOA AMAITUTA: Aiaraldean pertsonekiko eta boluntarioekiko konpromisoa islatzen duen proiektu artistikoa

Batekin Arabako boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia da. 2015ean sortu zen, Arabako elkarte-sarearen eta boluntarioen sustapenean atzemandako beharrei erantzuteko. 2023an, agentziak 1596 pertsona artatu ditu eskaintzen dituen zerbitzuetan: herritarrentzako orientazio

Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!

2023-2024 ikasturtean, Batekin Gasteizko hainbat ikastetxetan aritu gara lanean, gazteek hausnarketaren bidez jarrerak eta ezagutzak berreraikitzeko espazioak sortzeko. 10 ikastetxek baino gehiagok ateak ireki dizkigute ikasleei gure bi sentsibilizazio-proiektuak ezagutarazteko: