2025-2028 Boluntariotzaren Euskal Estrategia

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, 2025-2028 Boluntariotzaren Euskal Estrategia berriaren argitalpena ospatzen dugu, Euskadiko boluntariotzaren ibilbide-orria berritzen duen esparrua.

Aurten modu aktiboan parte hartu dugu aurreko estrategiaren ebaluazioan eta estrategia berriaren lanketan, gaur egun gauzatzen ari den lan-prozesu bizi eta parte-hartzailean.

Estrategiak proiektu eragile berriak jasotzen ditu boluntariotza irisgarriagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko, baita gobernantza-eredu gardenagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatzeko ere. Era berean, komunitatea indartzea, belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea eta ekintza boluntarioak gizarte-ongizatearen eragile gisa duen balioa ikusaraztea ditu ardatz.

Batekin, eta beste 2 boluntariotza-agentziok funtsezko zeregina dugu estrategia hori lurraldera hurbiltzeko, haien helburuak eta ekintzak pertsona eta elkarteengana hurbiletik eta modu erabilgarrian irits daitezen erraztuz. Gure konpromisoa da laguntzen jarraitzea, topaguneak sortzea eta tresnak eskaintzea boluntariotzak hazten eta konektatzen jarrai dezan.


Noticias relacionadas

Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!Gasteizko ikastetxeetan partaidetza soziala sustatzen jarraitzen dugu!!

2023-2024 ikasturtean, Batekin Gasteizko hainbat ikastetxetan aritu gara lanean, gazteek hausnarketaren bidez jarrerak eta ezagutzak berreraikitzeko espazioak sortzeko. 10 ikastetxek baino gehiagok ateak ireki dizkigute ikasleei gure bi sentsibilizazio-proiektuak ezagutarazteko: