Zuri esker-rak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina aurkeztu dute. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan eta Interneten eta markesinetan publizitatea jarri da hiru hiriburuetan.

‘Zuri esker-rak-’ lema du kanpainak eta helburua da erakustea gaur egun euskal herritarren % 13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean diharduela boluntario-lanetan, alegia, 242.000 pertsonak baino gehiagok. Horrek erakusten du Euskadiko herritarrak “oso parte-hartzaileak” direla eta “gizarte-konpromiso handia” dutela. Zehazki, kartelek nabarmentzen dute Euskadin zortzi pertsonatik batek boluntario-lanak egiten dituela erakunde-mota horretan.

 

Gobernuak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 5.000 kartel editatu dituzte, eta horiek, besteak beste, gizarte-erakundeetara, instituzioetara edo aisiako zentroetara bidaliko dira, horietan jartzeko. www.euskadi.eus/eskerrak estekan, Euskadiko boluntariotzari buruzko informazio gehiago dago, bai eta agentziekin harremanetan jartzeko datuak ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *