Ikastetxeak

Begiradak eraldatzen


Tailer hauetan gazteei parte hartzea eta boluntariotza ezagutarazteaz gain, espazio bat sortu nahi dugu gertuen duten errealitatea ezagutu dezaten, gogoetarako eta eztabaidarako guneak sortzea, ikasleak ahalduntzeko eta beren burua truke-eragile gisa ikus dezaten.

Gainera, Arabako elkarte-sareak dituen aniztasuna eta garrantzia agerian uztea bere ekimenak eta proiektuak erakutsiz.

Programa

Tailer hauetan garatuko da prestakuntza:

  1. Hausnarketa tailerra: hirian dauden jarduera-esparruei buruzko azterketa egingo da (adinekoak eta bakardadea, pertsona migratuak, desgaitasuna duten pertsonak…).
  2. Prestakuntza teoriko-praktikoa: dinamiken bidez eta ikuspegi ezberdinetatik abiatuta, boluntariotza zer den eta elkarte batean nola parte har dezakegun ezagutuko dugu.
  3. “Boluntarioen esperientziak”: ikasleak gertu-gertutik boluntario baten eta irabazi-asmorik gabeko erakunde bateko koordinatzailearen esperientziak ezagutuko ditu. Erakunde hori ikasleen artean aukera daiteke.
Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloa).

Antolamendua
  • Lekua: Ikastetxea
  • Iraupena: ordubeteko 3 saio. (Badakigu zuen agendak konplexuak direla; horregatik, proposatutako programa aldatu eta egokitu daiteke ikastetxeak dituen beharretara.).
  • Materialak: tailerra aurrera eramateko, materiale audiobisuala proiektatzeko eta lan-taldea suspertzeko aretoa beharrezkoa da.

Zure auzoa ere, bada!


Umeek pentsamendu kritikoarekin mundua aztertzen badute, justizia soziala eta elkarkidetza bezalako baloreak barnera dezakete.Tailer honen bitartez, beti ere hurbileko errealitatea kontutan izanik, aurreneko pausuak emango dituzte partaidetzan. Bere errealitatearekin kritikoak izateko eta aldaketa bultzatzen duten giza-eragileak bihurtzeko tresnak eskuratuko dira.

Programa
  1. Auzoko errekurtsoak ezagutzea. Zer botatzen dugu faltan? Zer hobetuko zenuke?
  2. Hobekuntzak proposa ditzagun.
  3. Auzoan erreferentea den eragile-soziala gonbidatuko dugu gure proposamena aurkezteka.
  4. Ebaluaketa
Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go maila.

Antolamendua
  • Lekua: eskaera egiten den eskolan bertan
  • Iraupena: 2 orduko 3 saiotan. (Badakigu zuen agendak konplexuak direla; horregatik, proposatutako programa aldatu eta egokitu daiteke ikastetxeak dituen beharretara.).
  • Materialak: tailerra aurrera eramateko, materiale audiobisuala proiektatzeko eta lan-taldea suspertzeko aretoa beharrezkoa da.