Zerbitzuak

Herritarrak


Orientabide pertsonalizatuak

Boluntario izan nahi baduzu eta ez badakizu zein elkarte-mota dagoen Gasteizen, hauxe da zure zerbitzua! Orientabidea eskainiko dizuegu parte har dezakezun arlo ugariei buruz, zein erakundetan izan zaitezkeen boluntario eta gainera erraztu egingo dizugu horietarako sarbidea.

Trebakuntzak

Trebakuntza dinamikoak eta praktikoak, boluntariotza eta partaidetza sozialaren bezalako kontzeptuak lantzeko diseinatuak. Hainbat euskarri erabiltzen dugu pertsonek modu hurbileko eta entretenigarrian lor ditzaten edukiak.

 

Elkarteak


Proiektuen hedapena 

Zuen boluntariotzako proiektu guztiak gure Facebookeko web gunean eta herritarrekin izaten ditugun banakako orientabideetan ere zabalduko ditugu. Ez gehiago itxaron, jarri gurekin harremanetan eta bidali ezaguzu informazio osoa.

Trebakuntzak

Zuen boluntarioei trebakuntza eskaintzen diegu boluntariotza eta partaidetza sozialeko kulturaren arloan eta Euskadiko Boluntariotzaren Planak ekarritako ekintzak bideratzen ditugu.

Aholkularitza

Erakundeei laguntza eskaintzen diegu legea betetzeari eta boluntariotza kudeatzeari lotutako gaietan. Beste erakundeekin harremanak ere bideratzen ditugu.

 

Ikastetxeak


Gazteekin sentsibilizazio-lanak egiten ditugu boluntariotzaren kultura eta horren bitartez gizarteari eskaini ahal dizkieten aukera eta onura guztiak aztertzeko.

 

Herri-administrazioak


Gaur egun Gasteizko Udaleko Gazteria zerbitzuarekin lan egiten dugu eta Eusko Jaurlaritzako Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko kidea gara.