Hasiera Es Eu
facebook batekin elkarteak.info slideshare batekin picassa batekin

Elkarteak

Zerbitzuak

Nor gara

Boluntariotza

Boluntario
izan!

Argitalpenak

Kontaktua

Agenda

Zer da BATekin

BATeKIN Arabako agentzia bat da boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako, eta jaio da Arabako elkarte-sarea eta elkarteetako boluntarioak sustatzeko atzeman diren beharrei erantzute aldera. Ekintza boluntarioa sustatu eta sendotzea du helburu, bizi-kalitatea handitzeko, eta kohesio nahiz justizia sozial handiagoa lortzeko, herritar aktibo antolatuen adierazgarri (ekintza boluntarioaren definiziotik hartua). Horretarako, doako eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen die boluntarioei eta boluntariotza-lanean hasi nahi duten guztiei, eta era berean, Araban egoitzan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, hots, boluntariotza-ekimenak dituztenei edo antolatu nahi dituztenei.

BATeKIN proiektua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaritzak, Vital Gizarte Ekintzak eta SARTU ÁLAVAk sustatua da.

Boluntario izan nahi duzu?

Egin al duzu gogoeta boluntariotza egitea eragiten dizuten arrazoiez eta motibazioez?

Denbora tarte bat erabili behar da boluntariotza zergatik egin nahi duzun jakiteko, gero ongi bideratzeko. Jaitsi agiri hau.

Ba al dakizu zen premia, arazo edo bidegabekeria dauden? Ezagutzen al dituzu zure inguruneko premiak eta haietariko zeinetan lagundu dezakezun?

Inbertitu denbora gai horiek aztertzen, zergatik hartu nahi duzun konpromisoa gai horietan, egizu gogoeta, berrikusi prentsa, bisitatu elkarteak.info, etab... Jaitsi agiri hau.

Aztertu al dituzu zure gaitasunak, zure denbora librea eta zure interesak?

Garrantzitsua da argi izatea noraino ahal duzun edo noraino eskaini dezakezun, ez baita komeni espektatibak sortu, eta gero, ez betetzea.Jaitsi agiri hau.

Ba al dakizu nola, non, noiz elkarlanean aritu?

Zatoz eta lagunduko dizugu.

elkarteak.info

hacesfalta.org

Prest zaude ekintzari ekiteko!

Kontaktua

Batekin-ekin harremanetan jartzeko, bertaratu zaitezke edo telefonoz deitu ahal duzu adierazitako ordutegietan; era berean, posta elektronikoa erabil dezakezu, beheko formularioa edo jo aupa@batekin.org-ra nahi duzun guztietan.

Zulaima García (Herritarrentzako arreta)

A-O: 8h -18h, O: 8h-15h

Ainara Pérez(Erakundeentzako arreta)

Konta iezaguzu...


aupa@batekin.org 945039981 Cantón de Santa Maria 4,

Elkarteak

​Ondoren, hainbat baliabide eskainiko dizkizugu, zure egoerarekin bat datorren ekintza boluntarioa aurkitzeko:

Adikzioak eta menpekotasunak

Bidezko merkataritza

Emakumea eta Genero Berdintasuna

Enpresa

Garapenaren aldeko lankidetza

Gazteria eta denbora librea

Gizarte bazterketa

Hezkuntza eta prestakuntza

Inmigrazioa

Komunikazioa

Beste batzuk

Boluntariotza

Zer da boluntariotza

"Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar".

Izan zaitez boluntario!

Zure ezagutzak, zure esperientzia eta zure denbora funtsezkoak dira, gizartea eraldatzeko eta mundu hobea eraikitzen laguntzeko.

Ekintza arlo asko daude boluntariotzan; zein da zurea? Arlo bakoitzak gai batzuk jorratzen ditu, eta boluntarioak trebetasun hauek edo haiek izan beharko ditu, arloaren arabera.

Eskubideak eta betebeharrak

Zerbitzuak

Boluntarioentzat

Elkarteentzat

Argitalpenak

Hemen boluntariotza gaiei buruzko erreferentziazko materialak aurkituko dituzu, eta era berean, erabateko gaurkotasuna duten gida praktikoak, arlo honetan informazio osoa izateko.

Legea:

Boluntarioentzat

Bolunta - Partu harte aldatzeko

Elkarteentzat

Beste batzuk